Nor gara

Enpresa gisa hazten lagun diezazukeen profesional-taldea!

20 urte baino gehiago daramagu horretan. Horretan adituak gara, eta izugarri gustatzen zaigu!

Zure hizkuntza zentroa gara!

Horrela egiten dugu

Zure beharretara eta aurrekontura egokitzen den hizkuntza-plana diseinatuko dugu, zure lan-errealitatearekin bat datorrena.

Hornitzaile globala gara. Gure zerbitzuen artean hauexek guztiak dauzkagu: aurrez aurreko eskolak zein webmeeting bidezko formakuntza-saio birtual-presentzialak, online plataforma, telefono bidezko eskolak eta idazketa eraginkorrerako ikastaro asinkronoak.

Tresnak

Kalitatea eta egokitzapena gure ezaugarriak dira

Teknologian sinesten dugu

Betiere profesional adituen talde baten laguntzarekin

Kudeaketa-sistema modular bat daukagu

Ad hoc sortutako web-ean oinarritua. Web-orri horrek aukera ematen die gure irakasleei beren jarduera garatzeko eta bezeroei uneoro beren prestakuntza-planaren berri izateko

Irakasle konprometituen taldea gara

Zure beharrekin konprometituta gaude, eta zuen komunikazio-trebetasunak eskuratzen laguntzeko prest

Pertsonen eta ikaskuntzaren jarraitutasunaren aldeko apustua egiten dugu

Hezkuntza aldatzen ari den garai honetan, 24/7 eskuragarri izatea edota prestakuntza estandarra edukitzea eskatzen denean, pertsonen aldeko apustua egiten dugu!

Gutaz ari dira

Balioak

Hizkuntzak, batez ere, 'komunikazioa' dira, eta tresna indartsua dira enpresen eta pertsonen garapenerako

Ikasteko gaitasuna ez da inoiz amaitzen

Ikasle bakoitza bakarra da

Ematen dugun eskola bakoitzean, hizkuntzen prestakuntzaren mundua profesionalizatzearen alde lan egiten dugu

Hitz egingo dugu?

Behar bagaituzu:

¡Hola!, cuéntanos:

Protección de datos : El responsable del tratamiento es SUSANA SEGURA LARREA. La finalidad de la recogida de sus datos es para poder atender sus solicitudes de información, sin ceder sus datos a terceros. Tiene derecho a saber qué información tenemos sobre usted, corregirla o eliminarla tal y como se explica en la Política de Privacidad.

Kaixo, esan iezaguzu:

Datuen Babesa: Tratamenduaren arduraduna SUSANA SEGURA LARREA da. Zure datuak jasotzearen helburua zure informazio eskaerak bete ahal izatea da, zure datuak hirugarren batzuei transferitu gabe. Eskubidea duzu zure inguruan zer informazio dugun jakiteko, zuzentzeko edo ezabatzeko atalean azaltzen den moduan Pribatutasun politika.